Apo arrunt europarra

Apo arrunt europarra
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
FamiliaBufonidae
GeneroaBufo
Espeziea Bufo bufo
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa

Apo arrunt europarra (Bufo bufo) Europa, Afrika ipar-mendebaldean eta Asian zabaltzen den urlehortarra da, Irlanda, Korsika, Sardinia, Balear Uharteak eta beste zenbait uhartetan izan ezik. Euskal Herrian bizi den apo arrunt iberiarra, denbora luzez, espezie honen azpiespezie gisa identifikatzen zen.

Deskribapena

Helduak 15 cm-tara irits daitezke. Emeak arrak baino handiagoak dira. Europako aporik handiena da, gorputz trinkoa du. Bere azala oso latza da, garatxoz betea. Bere burua zabala eta zapala da eta bizkarrean oso garaiak diren guruin parotoideak ditu. Bere begi irtenak urre edo kobre kolorekoak dira begi-nini horizontalekin. Kolore arrea du uniforme baina tonu desberdinekin.

Bere ahots "quark-quark-quark" latz bat da. Gauean dei egiten du. Askotan arrari entzuten zaio.

Udaberrian, ugaltzeko garaia iristen direnean, bere arrabalekuetara itzultzen dira. Arrak emea besarkatzen du eta honek arrautzak jartzen dituenean, ernaldu egiten ditu. Besarkada honi amplexo deitzen zaio.

Ekologia

Oso nonahiko anfibioa da. Oso desberdinak diren habitatetan dago; askotan erabat lehorrak direnetan. Anfibio gautarra, egunez ezkutatua egoten da bere gordelekuan. Normalean oinez mugitzen da baina izutu egiten denean salto egiten du. Harrapakari baten aurrean dagoenean bere gorputza puztu egiten du eta hankak altxatzen ditu.

Intsektu, larbaz eta araknidoz elikatzen da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Bufo bufo
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q146375
  • Commonscat Multimedia: Bufo bufo / Q146375
  • Wikispecies Espezieak: Bufo bufo

  • Identifikadoreak
  • GND: 4152676-4
  • LCCN: sh85017653
  • NKC: ph274750
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Bufo_bufo
  • AmphibiaWeb: 127
  • BOLD: 101499
  • BioLib: 322
  • Dyntaxa: 208245
  • EOL: 333310
  • Fauna Europaea: 177878
  • GBIF: 5217160
  • ITIS: 173480
  • UICN: 54596
  • NCBI: 8384
  • WoRMS: 1350162
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D002023
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: DP1U601YQS
  • Wd Datuak: Q146375
  • Commonscat Multimedia: Bufo bufo / Q146375
  • Wikispecies Espezieak: Bufo bufo