Gastritis urdailaren muki-mintzaren hantura akutua edo kronikoa da.
Diagnostikorako esplorazio endoskopiko bat egitea beharrezkoa da.
Urdail mukosaren[1] itxuraren arabera, higadurazko gastritis eta higadurarik sortzen ez duten gastritisetan sailkatuta daude. Gastritis akutu eta kronikoetan ere sailkatu dezakegu gaixotasuna. Kronikoan, atrofia gradu bat (gastritis atrofikoa) ere agertu daiteke.
Sintomak oso aldakorrak dira gastritis motaren arebera, kasu askotan sintomarik ez dira agertzen edo oso arinak dira. Batzuetan, bihotzerrea, epigastrio aldeko urdail mina, goragaleak eta gorakoak agertu daitezke.
Azterketa histopatologiko bat egitean, leukozito polimorfonukleatuen infliltrazio bat ikusiko dugu ehunean.
Sailkapena
Gastritis sailkapen asko daude, baina orokorrean, gutxi irauten duten gastritis akutuak eta denboran luze batean zehar mantentzen diren gastritis kronikoak desberdintzen ditugu. Mukosaren itxura aztertzen badugu, higadurazko gastritisak eta higadura eragiten ez duten gastritisetan banatzen ditugu.
III. Beste gastritis ez-ohikoak: Gastritis linfozitikoa, gastritis eosinofilikoa, gastritis flemonikoa, Crohn gaixotasunarekin erlazionatutako gastritisa, sarkoidosia eta gastritis granulomatoso bakartua.
Sintomak
Fitxategi:Gastritis.pngGastritsiaren sintoma nagusiak azaltzen duen argazkia
Sintomak oso aldakorrak dira gastritis motaren arabera, kasu askotan sintomarik ez dira agertzen edo oso arinak dira. Batzuetan, bihotzerrea, epigastrio aldeko urdail mina, goragaleak eta gorakoak agertu daitezke. Gastritis kasu batzuetan, B12 bitaminaren xurgapena inhibitzen da, anemia kaltegarria sortuz.
Gastritis mota batzuek, higadura gastritisek adibidez, digestiohemorragiak sortu dezakete. Gastritis mota hau, larritasun txikiena aurkezten duena izan arren, sintoma intentsoagoak sortzen duena da: beherakoa, goragaleak eta urdail ondoeza intentsoa.
Beste gastritis arraroago batzuek, gastritis flematikoa bezala, hilkortasun handia aurkezten dute.
Tratamendua gastritisaren kausaren araberakoa da. Sintomak iraunkorrak badira, odolez betetako gorakoak edo libratze odoleztatuak agertzen badira, asistentzia medikua beharrezkoa da.
Helicobacter pyloribakterioaren infekzioaren eraginez sortutako gastritis kronikoa pairatzen duten pazienteek, antibiotikoak hartzen dituzte.
Antiazidoak edo urdail azidoen jariapena inhibitzen duten medikamentuak (erranitidina edo omeprazola adibidez), sintomak eliminatzen dituzte eta sendaketaren alde egiten dute. Hauek efektu sekundarioak izan dezakete, horregatik medikuaren aholkuak jarraituz erabili behar dira.
Gastritisaren egoera okertu dezaketen medikamentuak hartzeari uztea beharrezkoa da, haien artean aspirina edo antiinflamatzaile ez esteroideoak.
Sintomak dauden bitartean, dieta bigun bat jarraitu behar da, estimulatzaileak eta narritagarriak hartzeari utzi, kuadroa ez larriagotzeko.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2020/11/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
↑Schibotto, Giampietro. (2014). «VII. Resultados módulo de trabajo infantil en el periodo octubre-diciembre de 2012» Sobre las estadísticas de infancia y trabajo en Colombia (Universidad externado de Colombia): 123–128. ISBN 978-958-772-160-7. (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
↑Exams and Tests. eMedicinHealth. 2008. Consultado el 18 de noviembre de 2008.
↑Boparai V, Rajagopalan J, Triadafilopoulos G (2008). «Guide to the use of proton pump inhibitors in adult patients». Drugs68 (7): 925-47. PMID 18457460. doi:10.2165/00003495-200868070-00004.
↑↑ P. Sipponen, M. Kekki, J. Haapakoski, T. Ihamäki, y M. Siurala: «Hay alto riesgo desarrollar cáncer gástrico cuando existe gastritis atrófica crónica: según los datos estadísticos, en International Journal of Cancer, 35: págs. 173-177, 1985.