Ménièreren sindromea[1] edo Ménièreren gaixotasuna[2] barne belarriaren eritasuna da, entzumena galtzea, zorabioak, oreka falta, belarrietan presio-sentsazioa, eta abar, ezaugarri dituena.[3]Prosper Ménièreren omenez jarri zioten izena.
Endolinfaren bolumena gehitzearen ondorioz, mintzezko labirintoa dilatatu egiten da, eta bat-bateko bertigo-krisiak, gorreria eta akufenoak agertzen dira.[2]