Txontal

Txontal

Txontalen aldare tipikoa
Biztanleak guztira
60.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Mexiko: Tabasco
Hizkuntza
Tabascoko txontalera, gaztelania.
Erlijioa
Katolizismoa eta maien erlijioa.
Zerikusia duten beste giza taldeak
Txoleak eta beste maiak

Txontal (gaztelaniaz: chontal; izena nahuatlerazko chontalli hitzetik dator, "atzerritar" esan nahi duena[1]) Mexikoko hego-ekialdeko izen bereko indiar herriko kidea da. Hizkuntza maia-kitxe hizkuntza familiakoa dute. Antzina Tabasco inguruan bizi ziren; gaur egun Grijalva eta Usumacinta ibaien bokalean bizi dira, giro hezea duten ordokietan. Artoa, kafea, azukre-kanabera, arroza eta barazkiak lantzen dituzte eta hegaztiak eta zerriak hazten. Katolikoak dira, santuak gurtzen dituzte eta ospakizun handiak egiten dituzte haien omenez. Gaur egun 25.000 biztanle inguru dira (1982).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-10-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Flores López, José Manuel. (2006). Chontales de Tabasco. Comisión Nacional para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas ISBN 970-753-050-2. OCLC .71836728.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2133336
  • Identifikadoreak
  • BNE: XX545294
  • LCCN: sh85024689
  • SUDOC: 030980305
  • Wd Datuak: Q2133336