Gartxu hostoestu
Gartxu hostoestu | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Oleaceae |
Generoa | Phillyrea |
Espeziea | Phillyrea angustifolia L., 1753 |
Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) Oleaceae familiako espezie baten izen arrunta da, mendebaldeko Mediterraneoan jatorria duena. Espezimen arrak eta hermafroditak ditu.[1]
Lizarraren familiako zuhaixka da. Olibondoaren antzeko hostoak ditu, harenak baino estuagoak eta iraunkorrak, eta adarrak ugari, tenteak. 1,5-3 m luze egiten da. Oso lore txikiak izaten ditu, hori-berdaxkak, sufrearen kolorekoak. Lurralde lehor beroetan hazten da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q1891342
- Multimedia: Phillyrea angustifolia / Q1891342
- Espezieak: Phillyrea angustifolia